Zibersegurtasuneko GRC espezialista

schedule3 days ago

Job description

Zibersegurtasun arloko kide izango zara, eta erakundearen gobernu, arriskuen kudeaketa eta araudia betearazteko esparrua sendotzen lagunduko duzu. CISOrekin eta hainbat negozio-arlorekin lankidetza estuan lan egingo duzu zibersegurtasun-ekimenak finantza-sektorearen helburu estrategikoekin, erregulazio-baldintzekin eta jardunbide onenekin bat datozela bermatzeko.

ZURE EGUNEROKO LANA

  • Zibersegurtasunaren eremuan, Gobernuaren, Arriskuaren eta Araudia Betearaztearen (GRC) arloko ekimenak gidatzea.
  • Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren (ISO 27001 eta ENS) ezarpena eta etengabeko hobekuntza bultzatzea.
  • Zibersegurtasun-arriskuak identifikatzea, ebaluatzea eta horien jarraipena egitea, arrisku horiek arintzeko beharrezko neurriak sustatuz.
  • Segurtasun-auditoretzak koordinatzea eta aplika daitezkeen erregulazio-baldintzak betetzen direla ziurtatzea.
  • CISOrekin lankidetzan aritzea zibersegurtasuneko estrategia eta Segurtasuneko Plan Zuzentzailea zehazteko eta hedatzeko.
  • Zeharkako ekimenak koordinatzea eta arloen arteko lankidetza erraztea, erakundearen segurtasuna indartzeko.

ZURE ALDETIK JARRI BEHARREKOA

  • Informatika Ingeniaritzako, Telekomunikazioetako edo antzeko diziplinetako unibertsitate-titulua.
  • Zibersegurtasunaren esparruan Gobernu, Arrisku eta Betearazte (GRC) eginkizunetan esperientzia izatea.
  • Esperientzia ISO 27001 eta ENS segurtasun-esparruak ezartzen eta mantentzen.
  • Informazioaren segurtasunarekin lotutako erreferentzia-esparruekin eta erregulazioekin esperientzia izatea oso araututa dauden inguruneetan, ahal dela finantza-sektorean.
  • PMP (Project Management Professional) ziurtagiria edo esperientzia baliokidea proiektuak kudeatzeko metodologietan.
  • Arriskuen kudeaketan, segurtasun-auditoretzetan eta zeharkako proiektuen koordinazioan esperientzia izatea.
  • Talde teknikoekin, negozio-arloekin eta zuzendaritza-mailekin harremanetan egoteko gaitasuna.
  • Gaitasun analitikoa, ikuspegi estrategikoa eta emaitzetarako orientazioa.
  • CISA, CISM, CRISC, ISO 27001 Lead Auditor/Implementer edo antzeko ziurtagiriak izatea baloratuko da.
  • Euskara eta ingeles maila altua.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:

  • Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.

  • Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.

  • Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.

  • Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.

  • Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...

  • Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.

Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.

Skills mentioned

Apply for this job

Use the application link supplied with this listing to apply to Laboral Kutxa. Check the destination before entering personal information.